Hutsik egin ez dutenak, azkarrenak, beteranoenak...

2012ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Zenbaki dantza handia du Hiru Handiak zeharkaldiak. 100 kilometro eta 10.000 metroko desnibela gainditzeko sasoian egotea eta burugogorra izatea ezinbestekoak ditu ibiltariak. Hemezortzigarren aldiz antolatu dute aurten, eta bi lagun dira orain arteko 17 ekitaldiak bukatu dituztenak: Manuel Iradier elkarteko Julio Perez Hernandez, eta Tolosako Alpino Uzturre elkarteko Fermin Etxebeste Amondarain. Jesus Garaikoetxea ermuarra da zeharkaldia bukatu duen mendizale beteranoena; 71 urterekin bukatu zuen, 2006an. Erlojuari begira dabiltzanentzat, Jose Luis Albizuri eta Oihana Azkorbebeitia izan dira orain arteko azkarrenak. Albizurik 11 ordu eta 57 minututan bukatu zuen, 2008an; Azkorbebeitiak 14 ordu eta 47 minutuan, 2010ean. Ibiliko al da inor denbora horietatik behera?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.