Gerizpean

Iaz baino hogei tona zabor gehiago hondartzetan

2011ko irailaren 11
00:00
Entzun
DONOSTIA. Uda hasi zenetik, 254,3 tona zabor jaso dituzte Donostiako Udaleko garbiketa zerbitzuek, iaz baino hogei tona gehiago. Horretaz gain, 232 tona alga jaso dituzte; iaz, baina, ez ziren itsasoko landare horiek bildu. Nora Galparsoro hiri zerbitzuetako zinegotziak gezurra esatea leporatu dio PSE-EEko Enrique Ramosi, hirian zabor gehiago dagoela esaterakoan. Garbiketa zerbitzuak gehitu dituztela esan du Galparsorok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.