Mundua entzuleei gerturatu eta ezagutarazi, horixe nahi dute Amalur jardunaldietako antolatzaileek. Ekialdeko Afrika, Nepal, Artikoa, Amazonia, basamortuak eta Japonia ezagutarazi ondoren, aurtengo jardunaldietan —zazpigarrenak izango baitira—, munduko ibaietan murgilduko dira. Tolosan (Gipuzkoa) egingo dira jardunaldiak, bihar hasita.
Lehen hitzaldia Antxon Arzak egingo du: Maneras de vivir. Kasualitatez iritsi zen Arzakayaken mundura, eta Pirinioetan ibaiak jaisten aitzindarietako bat da, 1987tik 2000. urtera Al filo de lo imposible saioan bost kontinenteetako ibai handiak jaitsi zituen.
Arzaren hitzaldiaren ondoren, asteazkenera arte atseden hartuko dute jardunaldiek, eta Angel Cuerdo tolosar bidaiariak emango die jarraipena, Munduko ibaietan barrena hitzaldiarekin. Munduko hainbat ibai zeharkatu ditu piraguarekin, Danubioan hasi eta Ganges, Nilo, Zanbeze, Orinoko, Ganbia, Mekong, Parana, Amazonas, Orange eta beste hainbat etorri ziren ondoren. Ibai horietako bitxikeriak azalduko ditu, baita haietako kultur aniztasuna eta natur aberastasuna.
Hilaren 22an, Roman Moralesen txanda izango da, HegoAmerikako ibaietan kayakeanegindako bidaiaz hitz egingodu. Buenos Airestik Venezuelaraino bidaiatu zuen, ubide bati segika.
Jardunaldietako azken hitzaldia Javier Revertek egingo du: Yukon: El río de la luz izenekoa, hain zuzen ere. Yukon ibaian 750 kilometrotik gorako nabigazioa osatu zuen. Hitzaldiak Topic zentroan izango dira, 19:30ean hasita.
AMALUR JARDUNALDIAK
Non. Tolosako Tropic zentroan (Gipuzkoa).
Noiz. Lehen hitzaldia bihar izango da; ondoren, 21ean, 22an eta 23an.
Asteburuko proposamenak
Ibaietan barrena, mundua ezagutzen
Tolosa. Amalur jardunaldietan, munduko ibai handiei buruz ariko dira lau hizlari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu