Idorreriaren kontrako eguneroko plana

2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Egun osoan pauta batzuk jarraituz gero, hestea «hezi» egingo duzu, aktibo edo lanean mantenduz, eta horrela behar bezala libratzea lortuko duzu.

Jaikitzerakoan, ibili lasai eta ondo gosaldu (laranja-zuku bat eta bi xigorki ogi integral zuntzarekin, adibidez). Erabili arropa erosoa, ez oso estua, hesteen mugimenduak eta odoleko zirkulazioa ez zaildu eta eragozteko.

Goiz erdian, laguntzatxo bat ondo etorriko zaizu idorreriari aurre hartzeko. Edan ura, infusioak edo zuku naturalak, eta hartu urdailari husten lagunduko dion jakiren bat (zekale-ogia, aranpasa batzuk edo jogurten bat). Ahal izanez gero, mugi zaitez: eman paseotxoren bat, edo erlaxa zaitez yoga edo tai-chi eginez.

Bazkalorduan, saia zaitez fruta eta berdurak jaten (gordinik edo egosita), kontrola ezazu gatz-kopurua eta ez abusatu haragi gorriekin (hobeak dira haragi zuriak edo arraina). Ez bota siestarik bazkalostean, eta ibili ordu-erditxo batez, gorputzari digestioa egiten laguntzeko.

Afarian, izan dadila arina, eta hartu jogurt bat postre bezala, hesteetako iragatea errazteko. Oheratu aurretik hartu bi koilarakada gari-zahia, edo infusioren bat bestela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.