Igandetan prime time ordutegian emango dute ETB1eko denboraldi honetako telesail berria: Pilotari.
Hamahiru atalez osatuta dago lehen denboraldia, eta Julen Gortari pilotari gaztearen bizipenak kontatuko dituzte. Gortari gaztea Euskal Herrira dator Venezuelatik, bost urte Rodeoko kartzelan preso egon ostean. Aduanako poliziak drogaz betetako poltsa bat aurkitu zuen bere bagajean, eta horregatik egon da kartzelan. Etxera itzultzean hautsitako familia bateratzen saiatu beharko du pilotariak. Maitasun istorio bat ere biziko du protagonistak. Iñigo Aranbarri aktoreak beteko du rol protagonista.
Emilio MacGregor da telesailaren zuzendaria, eta Miramongo 1.200 metro koadroko plato berrian grabatu dute udan.
Igande gauetan emango dute ETB1en 'Pilotari' fikziozko programa berria
3Koma eta Baleuko ekoiztetxeek elkarlanean egindako telesaila irailean hasiko dira ematen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu