Igeldo parkearen urteurrena ospatu dute
DONOSTIA. Igeldo parkearen urteurrena ospatu zuten atzo. Berrikuntza moduan, zinema areto zaharra zabaldu zuten, eta datozen asteetan, Aitonaren argazkia emango dute etengabe: Igeldo mendiaren eta parkearen antzinako argazkiak biltzen dituen emanaldia da. Arratsaldean, errusiar mendia, funikularra eta dorrea islatzen zituen txokolatezko eskultura dastatzeko aukera izan zuten bisitariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu