Maratila. Luzien Etxezaharreta

Ihardukitzea

2011ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Urteberria dela eta Erregeak gertu direlarik zilegi litzateke itxaropenezko ate zenbaiti begiratzea. Stephane Hessel-en liburuxka, Indignez-vous! (Sumindu zaitez!), Frantzian aipamen handiarekin da. Euskarazko bertsiorik oraindik ez delarik, laburbiltzea hargatik ez da hain lan zaila. «Jazarketa baketsu» baten aldeko prediku bat ematen du, iragan Munduko Gerran Erresistentziaren Nazio Kontseiluaren gogoetak oinarritzat hartuz. Gaurko erronkak lerrokatzen ditu: aberats pobreen arteko zuloa handitzen ari dela, pertsonaren eskubideak galtzen ari dizkigutela eta planetaren egoera kezkagarria dela. Badakizkigun hemen berdin beste toki batzuetan baino gehiago. Azpimarratzen du ere horren aurka jarrera txarrena dela indiferentzia, axolagabekeria. Alerta egoeran jartzen gaitu ere, «barbaria faxistaren mehatxua ez da desagertua» diolarik. Nolako erresistentzia bideratu? «Sortzea erresistitzea da, eta erresistitzea sortzea da».

Euskal gatazkaren presoak gogoan dira bazter guztietan, Gerra Zibilaren ondoko errekorrak gaindituko ditugu? Hainbeste pairamen berentzat eta lagun eta etxekoentzat: izan dadila horientzat azken urtea, denok dugu hori bihotzean. Gaur urrats gehiago horien alde eremanen dira kaleetan. Ez dezagun ahatz poetaren hitza: «La voix qui monte des fers parle pour les lendemains», «burdinetatik datozen ahotsak etorkizunarentzat mintzo dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.