Irteera

Ikasteko eta dastatzeko paseoa

2019ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Bihar Valtierran Paseo Zaporedunen zikloaren harira, ibilaldia antolatu du Nafarroako Turismo Sailak. Bardeako atarian dagoen herri horretako kobazuloak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da, azalpen eta guzti. Bi ordu inguru iraungo du ibilaldiak, eta denboran atzera egin, eta Erriberako herri horretan gatzagek izan zuten garrantzia eta funtzionamendua ezagutzeko aukera egongo da. Izan ere, gatza ateratzeko zabaldu zituzten meategietako batzuk zabalik baitaude gaur egun ere. Gainera, inguruko baratzeak bisitatu, eta sasoiko produktuak dastatuko dituzte bisitariek. 10:30ean elkartuko dira, kobazulo turistikoen sarreran.

Zaporedun paseoak

Bihar, 10:30ean, Valtierran (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.