Ikusezina dena erakutsi nahian

Martxan da Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiari lotutako Film Sozialak ekimena, Bilbon

La Hégira Fnac-en emango duten film laburretako bat da. BERRIA.
Maialen Unanue
2011ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Film laburren emanaldia egingo dute gaur Bilboko Fnac saltokian, Film Sozialak ekimenaren barruan. Hirugarren urtez jarraian antolatu dute Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiari lotutako emanaldia.

19:00etan hasita, lau film labur emango dituzte: Camas calientes (Espainia), La Hégira (Espainia-Maroko), Guardianes del agua (Venezuela) eta Deseos sobre rieles (Argentina). Lehenengo biek, gainera, azpidatzi bereziak izango dituzte gorrentzat.

Bozgorailurik ez dutenen errealitatea islatzea dute helburufilmok; hala nola baldintza kaskarretan bizi direnen, egungo gizartean baztertutakoen edo herrialde txiroetan bizi direnenegunerokotasuna erakusten dute.

Irailaren 6an hasi ziren film sozialen emanaldiok Fnac saltokian bertan, eta Bilboko Alondegian emango diote amaiera urriaren 4an, 20:00etan. Sari banaketa ere orduan egingo dute, 20:00etan.

Guztira, hemezortzi pelikula luze eta 44 labur emango dituzte. Fnac saltokia ez da film horiek eskainiko dituen bakarra: Barakaldoko Haladzipo Kultur Elkartean, Erandioko Tartanga institutuan, Bilboko Alondegian eta Golem Zinemetan ere ikusgai izango dira.

FILM SOZIALAK III

Non. Fnac saltokian (Bilbo).

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Zer. Film laburren emanaldia: Camas Calientes, La Hégira, Guardianes del agua eta Deseos sobre rieles (20 min.).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.