Ikuspegi feminista artean

Sorkuntza eta horren teoria ikuspegi feministatik aztertzeko hitzaldi sorta bat izango da ostiraletik igandera

Xabier Arakistain, ikastaroaren zuzendarietako bat. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2012ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Ikuspegi feministak goitik behera eraldatu du artea eta sorkuntza ikusteko modua XX. mendearen erdialdetik. Hori aztertzeko, hitzaldi sorta bat egingo dute ostiraletik aurrera, Bilboko Alondegian. Lourdes Mendez EHUko Arte Antropologiako katedradunak eta Xabier Arakistain komisario independienteak zuzenduko dute ikastaroa.

Kritika feministak arte ekoizpenaren munduaren faltsukeria salatu du, eta haren egitura sexistak agerian uzteko lan egin du. Horren eragina aztertuko dute igandera bitartean. Ikastaroa bi ataletan banatu dute. Ikertzaile feministek aurkitzen dituzten arazo teoriko eta politikoak aztertuko ditu lehenak, eta artearen instituzioaren hainbat alderdi zalantzan jartzen dituzten praktika artistikoak azalduko dituzte bigarrenean.

Lehenengo atalean, besteak beste, UNEDeko irakasle eta filosofo Amelia Valcarcelen, Yvonne P. Dodererren, Monica Mayerren eta Guerrilla Girls taldearen hitzaldiak entzungo dira.

Bigarren zatian, Maite Garbayo, Brigid Doherty eta Helena Reckitt arituko dira. Entzuleen eta hizlarien arteko elkarrizketa bultzatuko dute saioetan.

Solasaldiak bildu, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratuko dituzte.

'IKUSPEGI FEMINISTAK' IKASTAROA

Noiz. Ostiraletik igandera.

Non. Bilboko Alondegian. Izena emateko: [email protected].
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.