Iñaki del Moral 'Misión Lipdub' saioko aurkezle
TELEBISTA. ETB2k urtarrilaren 3an emango du Misión LipDub gala berezia. Bost lipdub bideo iritsi dira finalera, 50 hautagaitatik. Eta irabazleak 10.000 euroko saria eramango du, elkartasun proiektu batera bideratzeko. Aurkezleak Iñaki del Moral TVEko kazetaria eta Ana Urrutia ETB2ko eguraldiaren gidaria izango dira. Finalista bakoitzak pertsonaia ezagunak izango ditu laguntzaile: Joseba Etxeberria, Gorka Otxoa, Maite Esparza, Julian Iantzi eta Angela Moreno.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu