Iñaki Otxoa de Olzari buruzko dokumentala emango dute bihar
Kaleko hotzari aurre egiteko aterpea bihurtuko da asteartea bitartean Gasteizko Europa jauregia. Lehiaketan parte hartuko duen euskal film bakarretakoa eskainiko dute gaur: Tamur.Kanchenjunga mendian jaiotzen denibai hartan egindako piragua jaitsiera kontatzen du. Bihar, aldiz, Jose Larrazak ekoitzi zuen Iñaki no está solo dokumentala eskainiko dute, sail ofizialetik kanpo. Otxoa de Olzak biltzen zituen baloreak nabarmentzen ditu ekoizpenak: taldelana eta elkartasuna, besteak beste. Bartzelona futbol taldeko entrenatzaile Josep Guardiolak jokalariak motibatzeko erabili izan du ikus-entzunezkoa, jokalarien artean balio horiek indartze aldera. Gomendagarria oso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu