Argazkilaritza

Iñaki Tejerinaren time-lapse bat saritu dute Dubain

urtzi urkizu
2018ko martxoaren 16a
16:01
Entzun

Erronkari-Pyrenean Paradise du izena Tejerinaren lanak, eta Hamdan Bin Mohammed Bin Rashid Al Maktoum nazioarteko argazkilaritza lehiaketan eman diote saria.

"Nire omenaldi xumea da Pirineotako ekialdean kokatua dagoen bailara eder honetako jendeari", dio Iruñeko argazkilariak bideoaren aurkezpenean. Musika originala Vanessa Garderena da. 4K teknologian daude irudiak grabatuak —goi bereizmenean baino lau aldiz kalitate handiagoa du teknologia horrek—.

Nafarroan argazki eta time-lapse ikusgarriak egin ditu azkeneko urteetan Tejerinak, eta bere lanetako batzuk webgune pertsonalean ditu bilduak.

Nafarroako udazkeneko irudiekin, adibidez, time-lapse ikusgarria egin zuen 2016an, beste argazkilari batzuekin batera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.