Sanferminak

Indartsu atera dira zezenak ukuilutik, eta Udaletxeko plazan pertsona bat adarkatu dute

Bi minutu eta erdian egin dute ibilbidea Nuñez del Cuvillo ganadutegiko (Vejer de la Frontera, Cadiz, Espainia) zezenek.

2016ko uztailaren 13a
10:40
Entzun

Indar handiz atera dira ukuilutik, eta zezenak joaldunen aurretik izan dira ibilbide osoan. Adarkada bakarra izan da, eta erietxera hura ez ezik beste bost lagun eraman dizute, kolpeekin.

Hasiera-hasieratik, sei zezenak joaldunen aurretik jarri dira, eta taldea luzatzen hasi da Santo Domingoko aldapan. Zezen gorri bat jarri da guztien aurretik, eta Udaletxeko plazako bihurgunean, lurrean pilatu diren hiru-lau lagunen kontra egin du; adarra sartu dio haietako bati.

Taldea luzatuta iritsi da Estafeta kalera: lau zezen aurretik, bi joaldun ondoren eta beste bi zezenak atzetik.

Telefonicako bihurgunean erori egin dira bi zezen, baina arazorik gabe jaiki dira ibilbidea amaitzeko. Bi minutu eta erdian, zezen plazako ukuiluan ziren sei zezenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.