Informazio saio bat hasiko da La Sextan, astelehenean

Erredakzioa
2006ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
La Sexta kateak Sexto sentido programa berria estreinatuko du datorren astelehenean (22:25). Albistegietako aurkezleak izango dira saioaren gidariak: Mamen Mendizabal, Cristina Villanueva eta Helena Resano.

Hasteko, hiru kazetariek gaurkotasunarekin lotutako pertsona bat elkarrizketatuko dute; aurrenekoa Espainiako Gobernuko presidentorde Maria Teresa Fernandez de la Vega izango da. Ondoren, eztabaida bat moderatuko du Mamen Mendizabalek gai polemikoren baten inguruan; bi solaskide jarriko dituzte aurrez aurre.

Bestetik, Cristina Villanuevaren eskutik erreportaje bat ikusi ahal izango da Sexto sentido-n. Eta Helena Resano iruindarrak Foro ciudadano atala gidatuko du. Bertan 14 lagunek galderak egingo dizkiote saioko gonbidatuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.