Zenbat istorio luze eta korapilotsu, urteak aurrera joan eta harremanak konpondu nahian. Hirugarrenak edo laugarrenak… Denak istorioa eraikitzen, denak barne. Jabetuta ala ez, jakin gure gabe ala jakin gurean. Tartean isiltasunak, inpotentzia,negoziazioak edota ametsak.
Belaunaldiz belaunaldi edozelako moralaren bidez asmatzen diren istorioak, sinesmenak eta sasi-informazioak gure barnean daude. Sarri, gauza bat izaten da benetan pentsatzen duguna eta beste bat benetan sentitzen duguna. Zer esanik ez desiratzen dugunari buruz. Zailena hirurak bat egitea da. Bidea luzea da.Bide horretan, noizean behin, inuzentekerietan sinestea, horietan jaustea eta geure buruari barre egitea hain txarra ere ez da izaten.
«Inoiz jakiten badut beste batekin adarrak jartzen dizkidala, maletak atera eta etxetik kanpora joango da»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu