Inspirazioa, materialismotik at

Agnieszka Daca 2008ko Adour-Bidasoa sariko irabazlearen erakusketa ikus daiteke Irungo Amaia KZ gelan

Artistaren margolanetako bat. BERRIA.
2011ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Artearen definizioari buruz galdetzean, bere pasio guztia adieraziz erantzun zuen Agnieszka Daca poloniar jatorriko margolariak: «Eguneroko gauzen gardentasuna ezagutzeko bidea». Ezagutza gose hori ase, eta edertasunaren poetika ezagutzeko helburuarekin margotu ohi du artistak. Ikuspegi horri esker, Irungo Adour-Bidasoa saria eta Donibane Lohizuneko margolari independenteen saria eskuratu zituen 2008an. Uda honetan, haren obra ikus daiteke Irungo Amaia KZ erakusgelan.

«Egia jakiteko problematika» da artistaren obraren gai nagusia. Krakoviako Arte Ederren Akademian ikasten ari zela egin zen ikuspegi horren jabe. Han diplomatu ostean, Parisen jarraitu zuen ikasten, Arte Ederren Goi Mailako Eskola nazionalean. Hainbat bekari esker, bere lana mundu osoan erakutsi ahal izan zuen.

Euskal Herrira iritsi baino lehen, hainbat hiritan erakutsi dute Dacaren obra, hala nola Krakovian, Parisen eta Bordelen. Beste margolari batzuekin batera ere izana da lanean, Londres, Luxenburgo eta Seulgo erakusgelak margolanez betetzen. Eginiko lan guztiak lehen mailako sariak ekarri dizkio artistari, hala nola Parisko Munduko Artisten Saria eta Montreuilgo Kultura Saria.

AGNIESZKA DACAREN ERAKUSKETA
Non. Amaia KZ kulturgunean. Noiz. Irailaren 4ra arte.
Ordutegia. 18:00-21:00.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.