Informazioaren teknologia berriek edukiaren eta euskarriaren arteko banaketari zabaldu dizkiote ateak. Internet bidezko telebista da errealitate horren eredu, eta egun, nork bere telebista saio gogokoena edonon eta edonoiz ikus dezake. Kontsumo ohitura hori hazi baino ez da egin azkenaldian, eta bide beretik jarraituko duela iragarri du Bain & Company aholkularitza enpresak.
Teknologia berrien inguruko iritziak aztertzeko abiarazi dute Connected devices and services ikerketa, eta emaitzak interpretatu ostean, 2014an Internet bidezko telebistak %60ko kuota izango duela esan dute. Egungo zifra %35ekoa dela azaldu dute, eta portzentaje horretan oinarritu direla kalkulua egiteko.
Txina eta India ikertuz
Ikerketa egiteko, Frantzian, Erresuma Batuan, AEBetan, Txinan eta Indian aritu da Baine & Company. Azken bietan «azpiegitura gabezia» dagoela aitortu du, baina esan du datozen urteetan Internet bidezko telebistak aukera handiak dituela herrialde horietan. «Galdekatuen %45ek kontsumo ohitura hori hartzeko asmoa dute», adierazi du Patrick Behar ikerketaren arduradunak.
Komunikazioa
Internet bidezko telebistak %60ko kuota izango du 2014. urterako
Ikerketa baten arabera, sare bidezko telebista ikusteko ohitura areagotu baino ez da egingo datozen urteetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu