Errusiarrentzat ez dago arazorik Eguberri egunean lan egiteko, haiek urtarrilaren 7an ospatzen dutelako. Horrek aukera emango du bihar ballet klasikoa ikusteko, bestelako oso ekitaldi gutxi egongo baita bihar. Errusiako Antzoki Nazionaleko Balletak Intxaur-hausgailua taularatuko du Donostian.
Txaikovskiri esker iraun du balletak. Izan ere, 1892an estreinatu zutenean ez zuen arrakastarik izan, baina musikariak balleterako partituratik atera zuen suiteak salbatu zuen. Horri esker, sekulako ospea izan du XX. mendeko erdialdetik, eta klasiko bihurtu da.
Eguberriekin lotutako istorio bat kontatzen du balletak: haur bati intxaur hauskailu itsusi bat baino ez diote oparitzen. Baina gaua heltzen denean, gailua piztu egiten da, eta beste jostailuekin jolasean hasten da.
Vladimir Moiseev eta Eugeni Amosovek sortu zuten Moskuko Errusiako Antzoki Nazionaleko Balleta, ballet klasizistaren eta estilo espresiboagoaren arteko tokia bilatzeko. Moiseev Bolxoiko solista izan zen, zuzendari bihurtu aurretik. Amosov arduratu da arte zuzendaritzaz. Dantzari gazteekin taldea osatu, eta klasikoekin osatu dute errepertorioa, besteak beste, Beltxargen aintzira, Loti ederra, Giselle, Romeo eta Julieta eta Intxaur-hauskailu hau.
'INTXAUR-HAUSKAILUA'
Noiz. Bihar, 20:00etan, Kursaalean, Donostian. Sarrerak:48, 44 eta 38 euroan.
Intxaur saltsa Kursaalean
Errusiako Antzoki Nazionaleko Balletak Txaikovskiren 'Intxaur-hauskailua' taularatuko du bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu