Komunikazioa
'Iparraldearen Orena', 19:40an datorren astetik
TELEBISTA. ETB1eko Iparraldearen Orena saioak ordutegia aldatuko du datorren astelehenean. Urte berriarekin batera, Guillaume Irigoienek aurkezten duen albistegia 19:40an emitituko dute. «Albistegia baino gehiago, iazko udatik magazina egiten saiatzen gara, zubiak eraikiz Ipar eta Hegoaldearen artean», azaldu du Franck Dolosor lan taldeko koordinatzaile eta editoreak. Irigoien eta Dolosorrekin batera, Jasone Iroz eta Oskar Epelde kazetariak daude taldean. Iparraldearen Orena-k hogei urte beteko ditu 2012ko irailean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu