Gerizpean
iPhoneko sanferminetako aplikazioaren arrakasta
IRUÑEA. Sanferminei buruzko iPhoneko aplikazioa 13.517 lagunek jaitsi dute. Kukuxumusuk eta Iruñeko Udalak elkarlanean sortutako aplikazioak, aholkuak eta informazioa helarazteaz gain, entzierroen simulagailu bat eskaintzen du. Sanferminak iraun bitartean gehien eskatutako bost aplikazioen artean egon da. Bullrunning Trainer izeneko aplikazioa App Store bidez lor daiteke, doan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu