Internet

Iragarkirik ez, Youtube Red-ekin

Youtubek harpidetza sistema berria martxan jarri du gaurtik auurera. Momentuz, AEBetan baino ezin dute erabili, eta harpidetza hilean 9,99 dolarren truke da.[YouTube]https://youtu.be/tL1k7JR9qeM[/YouTube]

Berria
2015eko urriaren 28a
12:30
Entzun

Hala ere, tresna berria iragarkiak ez izatetik harago doa. Sustatu.org atariak ekarri du Youtubeko arduradunek The Verge aldizkarian egindako elkarrizketa. Bi helburu nagusi agertu ditu ikus-entzunezko enpresak. Alde batetik, sarean musika erreproduziteko aplikazioei aurre hartu nahi die. Horretarako hiru aukera eskaini ditu. Bideoak jaitsi eta konexiorik gabe ikusi ahal izatea; bideoak martxan dauden bitartean mugikorreko beste aplikazioak erabiltzeko aukera; eta Google Play music-era sarrera zuzena.

Bestetik, berezko edukiak sortzen dituzten enpresak begiz jo ditu. Youtubeko sortzaileekin elkarlana indartu eta berezko produkzio lehenetsiko du, aktore eta saio famatuetan eskubideen ekantean sartu beharrean. 

The Verge aldizkariak Youtube Redek izango duen itxura erakutsi dute aurreko bideoan. Behekoan, Youtube Music zerbitzua probatzen dute, Youtube Red harpidedunek ikusiko duten moduan.

[YouTube]https://youtu.be/R7l60pcIS-g[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.