Irakurle fina izateko aholkuak

Irakurketa lanetan laguntzeko gomendioak azalduko ditu Victor Moreno idazleak hitzaldi batean

Victor Morenok liburu ugari ditu irakur gaitasunei buruz. FDEZ. ARROYABE/ARP.
Maialen Unanue
2011ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Como hacer lectores competentes du izenburua Victor Morenok gaur aurkeztuko duen azken lanak (Pamiela argitaletxea). Hain zuzen ere, Auzolan liburudendan (Iruña) emango du ezagutzera, 11:00etan.

Egilearen ustez, ikastetxe eta institutuen erantzukizuna da ikasleak gaitasuna duten irakurle bihurtzea. Dioenez, irakurle eraginkorrak testuak zehaztasun eta azkartasunez irakurtzeko gai izan behar du. Hala, testuak modu egokian interpretatzeko zenbait trebetasunen jabe egin, eta, aldi berean, haiek manipulatu eta eraldatzeko gai izan behar du irakurle iaioak.

Morenok zenbait aholku azalduko ditu gaur. Irakurketa prozesua hiru fasetan banatzen du: irakurketaren aurrekoa, bitartekoa eta ondorengoa.

Haietako bakoitzerako egileak zenbait jarduera proposatzen dizkio irakurleari, azken emaitza hobetze aldera. Irakurketak ekintza lasai eta mantsoa behar du izan, presarik gabea, Morenoren aburuz. Horrez gain, irakurleak testuaren aurrean duen jarrerak ezingo du pasiboa izan, aktiboa baizik.

Morenoren arabera, testuaren informazioa identifikatu eta ezagutzeaz gain, hura ulertzea, interpretatzea, baloratzea, antolatzea eta, azkenik, berridaztea litzateke irakurle on batek egiten jakin beharko lukeena.

LIBURUAREN AURKEZPENA

Nor. Victor Moreno.

Non. Auzolan dendan (Iruña).

Noiz. Gaur, 11:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.