Komunikazioa

Irene Monteroren 'off'-eko elkarrizketa filtratu izana gaitzetsi du EITBk

Martxoaren 9an, En jake saioan, elkarrizketa egin zioten Espainiako Berdintasun ministroari, eta aurretik kazetariarekin izandako solasaldia filtratu du Abc egunkariak.

Irene Montero Berdintasun ministroa, artxiboko irudi batean. EMILIO NARANJO / EFE
Lander Muñagorri Garmendia.
2020ko ekainaren 1a
15:07
Entzun

Espainiako politikan hautsak harrotu dituzte Irene Montero Berdintasun ministroak esandako batzuek: «Martxoaren 8ko manifestazioetan jendea gutxiago ibili izana koronabirusaren ondorio izan zen, baina ez dut hori esango». ETB2 kateko En jake saioan elkarrizketa egin zioten ministroari Martxoaren 8ko mobilizazioen biharamunean, eta elkarrizketa horren aurretik kazetariarekin izandako solasaldian esan zituen hitz horiek. Abc egunkariak gaur goizean eman du argitara bideo hori.

Eguerdian, EITBk ohar bat kaleratu du, eta filtrazioa «tamalgarritzat» jo, baita horrek ministroari berari ekar diezaiokeen kaltea ere. Era berean, argi utzi nahi izan du hedabide publikoak filtrazio horrekin ez duela inongo zerikusirik izan, eta En jake saioak elkarrizketa zuzenean eman zuela.

EITBk ere argitu du «elkarrizketa egin aurretik izandako solas lasaia» ez zela En jake saioan izan, ezta beste inongo saiotan ere. Hedabide publikoa ekintza judizialak gauzatzea aztertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.