Bi proba jokatuta amaituko du aurtengo denboraldia Eneko Llanosek. Ez du lan makala aurretik. Urriaren 13an parte hartuko du Konako Ironmanean, Hawaiin. Izenak dioen moduan, burdinazko kirolaria izan behar da probaren gogortasunari aurre egiteko. 3,8 kilometro igerian egin ondotik, bizikletaren gainera igo, eta 180 kilometro egin beharko dituzte. Maratoiarekin amaituko dute proba; 42 kilometro korrika.
Urriaren 28an izango du hurrengo proba Llanosek. Hori ere, Hawaiin, Mauin. XTerra triatloian neurtuko ditu indarrak. Aurreko proban baino distantzia laburragoak izango ditu hor. 1,5 kilometro igerian eta 29,5 kilometro bizikletan; menditik, ordea, bizikletan. Ondoren, 9,8 kilometro lasterka egin, eta hala bukatuko du denboraldia. Merezitako atsedena hartuko du gero.
Ironmanean 3,8 kilometro egin beharko ditu igerian, 180 bizikletan eta 42 korrika
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu