Irribarre egiteko dieta osasungarria

2011ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Badira zure aho-hortzetako osasuna babesten lagunduko dizuten elikagai batzuk. Hauek dira denetan eraginkorrenak:

Esnekiak. Daukaten kaltzioari esker, esneak eta jogurtak indartsu eta sano iraunarazten diete hortz-haginei. Gaztak hortzetako esmalteari eusten dio, eta desmineralizazioarenkontra babesten ditu hortz-piezak.

Arraina. Bere gantz-azidoei esker, hortz-haginak behar bezala garatuko dira.

Haragia eta arrautzak. Esmaltea babesteko geruza bat sortu, eta azidoen eragina neutralizatzen dute.

Frutak. Kiwiak eta zitrikoek, C bitamina ugari dutenez, ahoko mukosak indartzen dituzte.

Azenarioa eta apioa. Berdura horiei hozka eginez, oiak masajeatu eta hortzen arteko hondarrak kanporatzea lortzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.