Irudi bereizmen handiagoa izango du Appleren iPad berriak

Tabletaren hirugarren bertsioak prozesadorea, pantaila, konexioa, bideoa eta kamerak hobetu ditu

Adrian Garcia.
2012ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
AEBetan astearte handia herenegun izan bazen ere, mundu osoko teknologia zaleentzat atzokoa zen asteko egunik garrantzitsuena, asteazkena. Apple etxeak tabletaren hirugarren bertsioa aurkeztu zuen San Frantziskoko Yerba Buena egoitzan: iPad berria.

Steve Jobs zenak sortutako konpainiak gailu berri bat aurkeztubezperan gertatu ohi den legez, atzo ere iPad tableta berriari buruzko zurrumurruek betetzen zuten konpainiaren isiltasuna. Teknologia etxeko zuzendari nagusi Tim Cookek aurkeztu zituen gailu berriaren berrikuntzak, ordu batzuk lehenago zurrumurruak besterik ez zirenak.

Bost hobekuntza nabarmen ditu iPad berriak aurreko bertsioarekin alderatuz. Lehenengoa pantailari eta bereizmenari dagokie. Retina Display sistemarekin, 2048x1558 pixel bereizmenarekin ikusi ahal izango da, 246 pixel hazbeteko. Telebista handi batek baino bereizmen handiagoa izango du, beraz, gailu berriak. Kolorearen saturazioa %44 hobetuko du.

Prozesadorea ere hobetu dute Appleko ingeniariek. Txip prozesadore berria izango du tabletak: A5X. Irudien kudeaketarako lau nukleo izango ditu. Aurreko bertsioaren prozesadorearen gaitasunaren halako bi dituela ziurtatu dute aurkezpenean.

iPad2ko kamerak kritikatuak izan ziren oso, eta, askok espero bezala, kamerak hobetu dituzte bertsio gaurkotuan. 5 megapixeleko bi kamera txertatu dizkiote tableta berriari. Halaber, aurpegiak ezagutzeko gai izango dira.

Bideoari ere hobekuntzak egin dizkiote. Bereizmen handian grabatu ahal izango du tabletak, 1080 pixeletan. Merkatuan aurki daitezkeen bideo kameren gaitasun berdina izango du iPad berriak.

Ahotsa ezagutzeko gai izango da asmakuntza berria. Horrela, testuak diktatu ahal izango dizkio erabiltzaileak. Oraingoz, soilik hiru hizkuntzatan ezarri dute testu diktatzailea: ingelesez, frantsesez eta japonieraz.

Horrez gain, konexio aldetik 3G-tik 4G-ra egingo du jauzi Appleren tabletak. 21, 42 edo 73 Mb segundoko jasotzeko gai izango da kalean, nahiz eta telefono operadore gutxi egon horretarako gaitasun nahikoarekin.

iPhonearekin bezala, tableta berriarekin ere beste bost gailuentzako wifi sare bat sortzea posible izango da.

Aurreko iPad-aren antzera, hamar ordu irauten du bateriak. Bertsio gaurkotuak funtzio eta gaitasun gehiago izanik, hobekuntza nabarmena da bateriarena.

Sofwareari dagokionean ere, berrikuntzak aurkeztu dituzte. Ipad berriak sistema eragile hobea erabili hala izango du, iOS 5.1 deiturikoa.

Tamaina aldetik iPad 2-a baino zertxobait lodiagoa eta pisutsuagoa da. 9,4 mm lodiera eta 1,4 libra pisatuko izango ditu Appleren hirugarren belaunaldiko tabletak.

Martxoaren 16an jarriko dute salgai AEBetan, eta jada gailu bat gordetzeko erreserbak egin daitezke. Euskal Herrian hilaren 23an hasiko dira saltzen.

Ohiko prezioak mantenduko ditu gailuak: 499, 599 y 699 dolar balioko dute wifidun16, 32 y 64 Gb-ko modeloek, hurrenez hurren.4G eta 3G konexioko modeloek, aldiz,629, 729 y 829 dolarretan merkaturatuko dira. Ipad 2-aren prezioak jaistea ekarriko du iPad berriaren merkaturatzeak. 100 dolar gutxiagoren truke erosi ahalko da.

Irudiaren kalitatean eginiko hobekuntzak aprobetxatu, eta bi aplikazio aurkeztu zituzten. Lehenengoa Autodesk, orain arte ordenagailuetan soilik egon den programa. Bigarrena, iPhoto, argazki eta irudiak kudeatu eta eraldatzeko programa. 4,99 dolar balioko ditu azkenak, eta iPad 2-rako erabili ahal izango da.

Iragan urrian Steve Jobs etxearen sortzaileetakoa zendu zenetik aurkezpen garrantzitsuena zen atzokoa. Jobsek produktuaren garapenean parte hartze zuzena izan zuela uste den arren, iPad berria Tim Cookentzat suzko proba izango dela pentsatzen dute askok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.