Irudia. SUAREN ETA ARGIAREN ENTZIERROA

2012ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Badira, urtero urtero, Donostiako Aste Nagusian hutsik egiten ez duten ekintzak. Su festena da horietako bat, baina bada bati baino gehiagori izozkia bizkor amaitzea eragiten dion beste ekitaldi bat: zezensuzkoa. 1984. urteaz geroztik, zeruko su argitsuak karriketara jaitsiz, Londres hoteletik hasi eta Bulebarrerainoko bidea egiten dute sei zezensuzkok —tartean, Askatasunaren Hiribidea, Miramar, Andia eta Hernani kalea zeharkatzen dituzte—. Era horretako ospakizunak leku askotan zabalduak dauden arren, Donostiako Aste Nagusia da entzierroa taldean korritzeko ideiaren aitzindaria. Jende andanak egiten du korri, gauero, suaren entzierroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.