Ez dago urrutira joan beharrik argazki ederrak ateratzeko. Horixe erakutsi digu Gernikako Aitor Gonzalezek udako argazki lehiaketara bidalitako irudiarekin. Udako oporrak etxetik gertu igaro behar izan ditu, eta Euskal Herriko tokiak bisitatzen ibili da; irteera horietan egindako argazki sorta ederra bidali du lehiaketara. Laida ondoan dagoen hondartza txiki batean ateratako argazkiarekin lortu du lehiaketako sari nagusia. Aisia kateko hotel batean bi lagunentzako bi gau eta sasoian jartzeko zirkuitua irabazi ditu.
Bigarren saria Arizkungo Pello San Millanek irabazi du, Arguedasen ateratako zuri-beltzeko argazki batekin.
Ezarian. Udako argazki lehiaketa
Irudirik onena, Urdaibain
Gernikako Aitor Gonzalezek irabazi du BERRIA egunkariak udan antolatutako argazki lehiaketa. Bigarren saria Arizkungo Pello San Millanentzat izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu