Komunikazioa

Iruñeko Eguzki irratiak irrati komunitarioen lizentzia eskatu du

urtzi urkizu
2012ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Irrati komunitario lizentzia eskatu du Iruñeko Eguzki irratiak. Abenduan 30 urte beteko ditu irrati libreak, eta urte hauetan guztietan era alegalean emititu dute.

Historikoki Eguzki irratia ez da inoiz lizentzia banaketen alde jarri, «ez baitzegoen lizentzia bat eskatzearen aukeraren inguruan halako ezaugarrietako irrati batentzako aukerarik». Irrati libreak onartuak ez egoteak «eragozpen eta diskriminazio handia» ekarri dio urteotan Eguzki irratiari, beste komunikabideen aurrean bere egitasmo propioa normaltasunez garatu ahal izateko. Lau itxiera, zazpi urteko kartzela zigorreko eskaerako prozesuak, isunak eta frekuentziaren usurpatzeak pairatu dituzte.

2010eko maiatzaren 1ean 7/2010eko Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokorra indarrean jarri zenetik, Espainiako legedian irabazi asmorik gabeko komunikazio zerbitzu komunitarioen existentzia onartzen da. Iaz foru dekretua atera zen, eta alegazioak aurkeztu zituzten irrati libreek lizentziak eskuratzeko aukera izan zitzaten. Aurkeztutako bederatzi proposamenetatik bi onartu ziren, eta horietako bat, partzialki.

Lehiaketari dagokionez, lehentasuna Nafarroatik urrun dauden enpresa komunikatibo handiek izango dutela uste dute Eguzkikoek. «Irrati horiek, dirua egiteko, informazioaren tratamendua merkantzia sinple gisa tratatzen dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.