Iruñeko peñen eguna, San Fermin jaien atarikoa

Sanferminak ate joka dira, eta beroketarako eta kartelak jendaurrean aurkezteko baliatu dute eguna peñek

Jendaurrean aurkeztu zituzten peñek atzo pankartak. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Iruñea
2011ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Asteazkenean hasiko dira San Fermin jaiak, baina, aspaldiko egunetan, festa usaina agerikoa da Iruñeko karriketan. Atzoko Peñen Eguna, horren adierazgarri. Iruñeko Peñen Federazioak antolatutako eguna sanferminen aurrekaria izaten da, eta asteazkenetik aurrera datorkienari begira beroketa modukoa izan zuten sanferminzaleek.

Jana eta edana osagai ezinbesteko dira sanferminetan, eta atzoko egunari El Bronce peñan gosalduta ekin zioten peñetako kideek. Ordurako, gainera, haien erakusmahaiak jarriak zituzten eskulangileek San Frantzisko plazan, eta goiz osoa egin zuten han. Txaranga eta kalejira bukatuta, Santa Ana plazan elkartu ziren bazkaritara peñetako kideak.

Aurtengo festetarako prestatu dituzten kartelak jendaurrean aurkezteko ere baliatu zuten atzoko eguna. Ohiko legean, umorea eta salaketa uztartu dituzte pankartetako gehienek, eta Yolanda Barcina alkate ohia izan da pertsonaia erabilienetako bat. Txaranga doinuekin kalera atera zituzten pankartak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.