Isabel Rey sopranoak kontzertua eskainiko du gaur Bilbon, Alejandro Zabala piano jotzailearekin batera. Bi zati izango ditu kontzertuak. Aurrenekoan, Anton Garcia Abrilen hiru pieza, Eduardo Toldraren beste bi eta Manuel de Fallaren zazpi herri kanta abestuko ditu. Bigarrenean, Gaetano Donizettiren Anna Bolena, Giacomo Pucciniren La bohème, Le Villi eta Turandot eta Claude Debussyren L'enfant prodigue obren doinuak eskainiko ditu.
Rey sopranoa Valentzian jaioa da (Herrialde Katalanak), eta nazioartean ospe handia du. Salzburgoko Jaialdiarekin maiztasunez kolaboratzeko aukera izan du. Halaber, opera zirkuitoko hiri garrantzitsuenetan kantatu du azkeneko 25 urteetan: Viena, Munich, Hanburgo, Berlin, Zurich, Edinburgo, Paris, Los Angeles, New York, Mosku, Tokio, Erroma, Venezia, Amsterdam...
Haren errepertorio zabalean, 55 opera aurki daitezke. Zuzendari handi askorekin aritu da Rey oholtza gainean. Haren azkeneko operetan, honako pertsonaia hauek aurki daitezke: Faust-eko Margerite, Les contes d'Hoffmann-en Antonia eta Simon Boccanegra-ko Amelia.
Leuzemiaren aurka borrokatzen da Jose Carreras Fundazioarekin kolaboratuz, eta gorreriaren aurkako borrokan ere badabil Rey.
MUSIKA
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Bilboko Arriaga antzokian.
Isabel Rey sopranoa Bilbon
Manuel de Falla, Donizetti, Puccini eta Debussyren kantak entzun ahalko dira gaur Arriaga antzokian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu