Isis jainkosaren jaialdia

Erromatarren jaialdia egingo dute asteburuan Irunen, aro horrek historian izan duen garrantzia gogorarazteko

Erromatar Garaiko jaiak eta ohiturak erakutsiko dituzte Dies Oiassonis jaialdian. OARSO ETA BIDASOKO HITZA.
Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Irungo historiaren bilakaeran,giltzarria izan zen Erromatarren Garaia. Hiriaren garapenean, garrantzi handia izan zuten haiek eginiko azpiegiturek. Garai hori gogora ekarriko dute hurrengo asteburuan, Dies Oiassonis erromatarren jaialdian. Hilaren 28 eta 29rako, erromatarren munduari buruzko egitarau oparoa prestatu dute. Garai hartako artea aztertu ez ezik, erromatar janaria dastatu eta beste ekitaldi askotan parte hartu ahal izango du asteburuan Irunera joaten denak.

Oiassonis jaialdia Isis jainkosari eta nabigazioari eskaini diote. Gernikako itsasadarreko Forua haitzuloan jainkosa horri eskainitako irudi bat aurkitu zuten. Adituen arabera,Kantauri isurialdearekin izan zuen harremanaren erakusgarri da aurkikuntza hori.

Larunbatean, 11:00etatik 20:00etara, erromatar jokoak, zeramika eta brontzezko lanak egiten dituzten eskulangileak egongo dira museoan. Erromatar musikarien doinuek emango diote kutsu historikoa.

Erromatar gastronomia dastatzeko aukera ere izango da, 11:30ean. Gazteenek arkeologia tailerra egingo dute, eguerdian eta 18:00etan. Larrahi konpainiak Plautoren komedia antzeztuko du 20:00etan. Azkenik, 22:00etan musika eta dantza emanaldia izango da, Thaleia taldearen eskutik.

Igandean, Isis jainkosari eskainitako prozesio bat egingo dute, 12:00etan. Oiassonis museotik abiatuko dira, Dunboa ubidera bidean. Eskaintza egingo diote han jainkosari, eta bazkari batekin amaituko dute jaialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.