1 kg itsas aingira, xerratan.
10 g ogi fresko mami.
Perrexil txikitua, pixka bat.
Bi baratxuri atal, txikiturik.
Gatz pixka bat.
Lau pikillo piper.
Arrautza bat.
SALTSAREN OSAGAIAK
1 dl oliba olio.
Bi baratxuri atal.
2 dl ur.
Bi gorringo.
Azafran pixka bat.
Limoi zukua.
Gatz eta piper-beltz pixka bat.
1
Itsas aingira xerrak txikitu, eta ontzi batean jarri. Bota arrautza irabiatua, ogi mamia, perrexila, pikilloak mozturik eta baratxuria.
2
Gatza bota, eta masa bat egin, dena homogeneo geratu arte. Eskuak ur hotzetan sartu, intxaur baten tamainako bolak egin, eta gorde.
3
Xerratan moztutako baratxuria gorritu kazola batean, su ertainean berotutako oliotan.
4
Gero, ura eta azafrana gehitu, eta, bor-borka hastean, sartu itsas aingirazko bolak.
5
Egosi pixkanaka, 8-10 minutu, likido gehiena lurrundu arte.Bien bitartean, hartu ontzi bat,eta irabiatu limoi zukua eta gorringoak. Bota dena itsas aingiren bolen gainean, eta mugitu kazola.