Itsas azoka zabalduko dute gaur kirol portuan
HONDARRIBIA. II. Itsas Azoka zabalduko dute gaur Hondarribiko kirol portuan, eta igandera arte egongo da zabalik. Itsasoko antzinako produktuak eskainiko dituzte. Gainera, Saltillo itsasontzia bisitatzeko aukera izango da. Itsas ibilaldiak ere eskainiko dituzte; Albaola eta Indartxo elkarteek, besteak beste. Azoka girotzeko, malabaristak, kontu kontalariak, musikariak, umoristak eta beste ibiliko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu