Gerizpean. Irudia. Hondarribia
ITSASO BIDEZKO ERROMESALDIA, ABIAN
Eguerdian abiatu zen atzo Hondarribitik (Gipuzkoa) Saltillo ontzia Donejakue bideko erromesaldia itsasoz egitera. EHUko Nautikako ikasleen ardurapean, Galiziarako bidaiak geldialdiak egingo ditu itsasaldeko lau portuetan. Arlo askotako lagunek hartuko dute parte bidaian; tartean, Iñaki Perurena harri-jasotzailea, Javier Villa GP2ko gidaria eta Carmen Torres kazetaria. Gaur iritsiko da Saltillo ontzia Bilbora, eta bihar Santoñara (Kantabria, Espainia) abiatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu