Itsaso zakarrak galarazi egin du orain arte Bizkaiko kostaldean hondoratuta dagoen ontzia berreskuratzeko lanak egin ahal izatea. Portugalgo Diana Uno izeneko ontzia joan den asteburuan Bilboko portuaren kanpoko aldean ainguratuta zegoen, sartzeko zain,eta, ekaitzaren ondorioz, larunbatean hondoa jo eta igande goizaldeko ordu txikietan hondoratu egin zen .
Kapitainak gerora emandako azalpenen arabera, haizete bortitzak amarrak puskatu egin zituen, eta itsasontzia jitoan geratu zen. Nora ezean zebilela, ontziak Zierbenako kai muturrajo, laurogei metro luzerako egitura puska bitan zatitu eta hanbertan, harrizkohormaren kanpoko aldean, hondoratu zen azkenean.Itsas Salbamenduko Bizkaiko Zentrotik Berriari jakinarazi diotenez, atzo iluntzera arte alferrik izan zen ontzia zein egoeratan geratu den ikusteko ahalegina egitea, itsasoa baretu bitartean ezin izango baitira uretan sartu ere egin.
45 tona gasolio barruan
Urpean den ontziak Madeira uharteko (Portugal) matrikula badu ere, itsasontzia Galiziako Sicar enpresarena da, eta karga barik zegoen ezustekoa gertatu zenean. Karga barik bai, baina ez hutsik, ontziak erregai tanga beteta zeukan-eta hondoratu zenean. Guztira, funtzionatzeko beharrezkoak zituen 45 tona gasolio eta beste hiru tona olio daude urperatuta dagoen ontzi horren barruan.
Atzo goizean haizea baretuzela aprobetxatuz, Salbamendu Zentroko teknikariek txalupa bat hartu eta Bilboko Portuko kai muturraren kanpoko aldera abiatu ziren. Kutsadura aztarnarik zegoen ikusi nahi zuten. Ingurua ondo arakatu ostean, kutsadura arrastorik aurkitu ez zutenez, oraindik erregai tangak osorik daudela uste dute.
Espainiako Sustapen Ministerioak jakinarazi zuenez, bestelako ezustekorik gertatu ezean, ez dago itsasbazter horretan ingurumenaren hondamendirako inolako arriskurik. Jaurlaritzak ere adi egongo dela esan du, isurketarik gertatuz gero hondakinak albait arinen jasotzeko.
Ezbeharra gertatu zenean, kapitainak irratia hartu eta salbamendu zerbitzuak gertatutakoaz ohartarazteko denbora izan zuen. Horri esker, eskifaia ko zortzi beharginak Salbamendu Zentroko helikopteroan hartu eta erreskatatu egin zituzten, inork kalterik izan aurretik.
HONDAR ALEA
Itsaso zakarraren menpe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu