Aingurak askatu, eta Bermeotik (Bizkaia) itsaso zabalean barrena abiatuko da Hegaluze Barria itsasontzia, 09:00etan puntuan. Zetazeoak 10etan izeneko ibilbide gidatua egingo dute, eta zetazeoak entzun eta ikusteko aukera izango dute, lau orduz.
Besteak beste, zere arruntak—balearen antzeko animaliak— topatuko dituzte bisitariek. Putzada ikusgarriak egiten dituzte, eta ikuskizun harrigarria da,haien gorputzaren handitasunagatik, batez ere. Planetako animaliarik handienetan bigarrena da balea mota hori, balea urdinaren atzetik. Urperatu egiten dira, eta minutu batzuk pasatu ostean, berriro agertzen dira haien putzadak. Izurde arruntak ere agertzen dira bidean saltoka, baina nahiko txikiak dira horiek itsasoko galgoarekin —hau da, zere arruntarekin— alderatuta.
Itsasoa gogoko ez duenak, Urdaibaiko padurak bisitatzeko aukera izango du. Izan ere, ibilbide gidatua antolatu dute paduretatik, eta bisita gidatua egingo dute ondoren Euskadiko Biodibertsitate Zentrora (Busturia, Bizkaia); 10:00etan izango da hori, eta hiru ordu iraungo du. Arratsalde partean, zuntzarekin poltsak egiten ikasteko aukera izango da biotailerrean. Munduan dagoen bizitza guztia da biodibertsitatea, eta egun aproposa izan daiteke hortaz ikasi eta gozatzeko.
'ZETAZEOAK 10ETAN'
Noiz. Gaur, 09:00etan.
Non. Bermeon(Bizkaia).
Itsasontziz, zetazeoak ikusi
Biodibertsitate Zentroak antolaturik, ibilbide gidatua egingo dute Bermeoko kaitik abiatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu