Gerizpean. Irudia. Gasteiz
ITSASORIK GABEKO HONDARTZA
Gasteizek badu hondartza. Atzo hasi eta bihar arte gasteiztarrek itsasorik gabeko hondartza batez gozatzeko aukera izango dute. Boleibol txapelketa aitzakiatzat hartuta, zortzi kamioik 250 tona hondar bota dituzte Zaramaga auzoan. Auzoko merkatarien elkarteak antolatu du boleibol lehiaketa, eta 50 talde inguruk eman dute izena. Helburu argia dute: Zaramagako auzoa biziberritzea. Lehiaketaz gain, hondartza giroko pintxoak prestatu eta festa hawaiiar bat eratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu