AEBetatik eta Kanadatik Bilboko Azkena aretora etorri dira Earth, Mount Eerie eta O Paon taldeak kontzertua ematera. Dylan Carlson underground estiloaren aita da, eta Earth taldeko burua, taldearen musika bereizgarriaren sortzailea. Ezagunagoa, agian, Kurt Cobain Nirvana taldeko abeslariaren lagun mina izateagatik. Taldeak musika berritzailea sortzen jakin izan du, eta disko bakoitzarekin euren sormena garatzen dute, estilo minimalistari leial. Gitarra distortsionatuaren marmarrak,danborren orroak, baxuaren ohiartzunak eta txeloaren uluak doinu bakoitza denboran luzatzen dute, mugarik gabe. Desertuko bakardadea, hondarraren mugimendu geldoa, eguzki izpi beroen pisua; sentipen horiek denek bat egiten dute rock, jazz eta country akordeen erritmora. Taldeak ez zuen behar bezalako merezimendua izan lehendabiziko urteetan; geldoegia zen metal musikaren jarraitzaileentzat, bereziegia gainontzekoentzat. Baina hogei urteren buruan, indarrean jarraitzen dute. Angels of Darkness/Demons of Light II da taldearen azkeneko diskoa. Ô Paon taldeak ere mezu indartsuak hedatzen ditu, Kanadako emakume baten ahots leunez eta doinu gogorren erritmora. Momentuko talde berritzaileen artean da, Mount Eerie taldearekin batera. Sarrerek 18 euro balio dute leihatilan.
EARTH, MOUNT EERIE ETA O PAON
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Non. Azkena aretoan, Bilbon.
Itsasoz haraindiko hiru talde
Mount Eerie, O Paon eta Earth taldeek kontzertua emango dute gaur Bilbon, Azkena aretoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu