Bertsoaren inguruko hainbat ekitaldi izango dira hil honetan Iruñean. XIV. Bertsoaroan bertso saioak, errezitaldi bat, hitzaldi bat eta kontzertu bat izango dira.
Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren bertso saioarekin hasiko da Bertsoaroa, asteartean, 20:00etan. Bizkaitarrak Gurutzeko Plazako Institutuko aretoan ariko dira bertsotan.
Urriaren 24an, berriz, Jon Maiaren txanda izango da. Maiak Euskal kultura eta Bertsolaritza erdal guneetan hitzaldia emango du. Urriko azken emanaldia Mugaldekoak taldearen literatura eta musika errezitaldia izango da.
AZAROAN.Javier Muguruzaren kontzertua izango da azaroaren 7an. Bestalde, bertso saioak izango dira berriz Gurutzeko Plazako Institutuko aretoan, azaroaren 2an eta 9an.
Bertsolaritza. Bertsoaroa Non: Iruñean, Gurutzeko Plazako institutuan. Noiz: Urriaren 17tik azaroaren 9ra.
Iturriaga eta Elortzarekin hasiko da Bertsoaroa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu