Facebook eta Instagram sare sozialen "atsegin dut" botoia heldu da Twitterrera ere. Erabiltzaileek frogatu ahal izan dutenez, orain arte birtxiokatzeko botoiaren ondoan zegoen izarra bihotz batekin ordezkatu du Twitterrek, eta ez dirudi jendearen gustukoa izan denik aldaketa.
Aldaketaren zergatia azaldu du Twitterrek. Erabiltzaileentzat "erraztu" egin nahi du sare soziala, tarteka izarra nahasgarria izan zitekeelakoan: "Gauza asko izan ditzakezu gustuko, baina dena ezin da faborito izan". Bihotza, ordea, "ikur unibertsala" da, "hizkuntzak, kulturak eta ordu eremuak" gainditzen dituena.
You can say a lot with a heart. Introducing a new way to show how you feel on Twitter: https://t.co/WKBEmORXNWpic.twitter.com/G4ZGe0rDTP
— Twitter (@twitter) November 3, 2015