Ezohiko irudia ikusi zuten atzo arratsaldean Hendaiako (Lapurdi) eta Hondarribiko (Gipuzkoa) herritarrek itsasoan: izurde talde bat saltoka ibili zen bi herri horien artean, Txingudiko badian.
Izurdeak Hondarribia eta Hendaia artean, Bidasoako itsas adarran. Delfines en la desembocadura del Bidasoa. pic.twitter.com/ThUukbFJhJ
— Xabier Lapitz (@Xlapitz) 2018(e)ko abuztuaren 13(a)
Ez dira izurdeak azken egunetan euskal kostaldean ikusitako zetazeo bakarrak. Baionako Itsas Arima elkarteak zabaldu duenez, uztailaren 25ean lau balea ikusi zituzten Donostiako itsas inguruan. Elkarteak zabaldu duenez, ezohikoak da baleak lurretik hain hurbil ikustea euskal kostaldean. Elkarteko kideen arabera, nahiko ohikoa da izurde txikiak ikustea, baina baleak ikustea zailagoa da, itsasontziak saihesten dituztelako.