Izutzeko moduko punka

Motorzombis, Vondanikens, Lobos Humanos eta Nikotina Assessina taldeek joko dute gaur Barakaldon

Erredakzioa
2010eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Lau musika taldek kontzertua emango dute gaur Barakaldoko Edaska aretoan (Bizkaia), 20:00etan: Motorzombis, Vondanikens, Lobos Humanos eta Nikotina Assessina izango dira oholtza gainean, Desmenbrados Fest jaialdiaren bigarren egunean. 2005. urtean sortu zen Motorzombis. Rock-and-rolla eta locobillya landuz, beldurrezko zinema klasikoaren apologia egiten dute;Universal ekoiztetxearen klasikoetatik B saileko 1950eko eta 1980ko filmetara.

Vondanikens taldea Tarragonatik dator (Herrialde Katalanak). Street-punk-oi! deiturikoa da haien estiloa, eta iaz kaleratu zuten lehenengo lana, 12 hot shots. Nikotina Assessina ere Tarragonan sortu zen, eta 2006an Mercedes Mila telebista aurkezleak haren alde egin zuen, tabakoaren aurkako kanpaina batean. Baina porrota izan zen hartatik atera zuten bakarra. Orain, punkabilly eta rawpsychobilly doinuak lantzen dihardute. Lobos Humanos taldea Murtziatik dator (Espainia). 2007an sortu zen taldea, eta hainbat garaitako eragina nabari da haren musikan: 70eko eta 80ko hamarkadako zinemarena eta 80ko eta 90eko hamarkadako punkarena, esaterako.

MOTORZOMBIS, VONDANIKENS, LOBOS HUMANOSETA NIKOTINA ASSESSINA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Barakaldon (Bizkaia), Edaska aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.