Jaiak. Etxarri Aranatz

Jai erraldoiak txikien gozagarri

Etxarri 2012ko kideek bota zuten atzo txupinazoa, eta festak ez du etenik izango sei egunetan

Atzo hasi ziren Etxarri Aranatzeko festak. Erraldoiak dantzan aritu ziren udaletxearen aurrean. LANDER FDZ. ARROIABE / ARP.
K Saioa Alkaiza(h)
2012ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Etxarri 2012ko kideek suziria bota eta lehertu zenean hasi ziren atzo Etxarri Aranazko jaiak. Ez zen musikarik falta izan, ezta zereginik ere. Arratsaldean, frontoian elkartu ziren pilotazale eta palazaleak. Gaua, berriz, dantzazaleentzat izan zen. Tximeleta taldeak plaza bete zuen. Gaur, Arañaz elkartearen eguna ospatuko dute, eta berriz ere eguna ekintzaz beteta dator.

Goizean, auzatea prestatuko du Gure Etxea elkarteak. Arratsaldean, haurrentzat Zirika Zirkus taldearen Dantzateke ikuskizuna egingo dute. Herri kirolen emanaldia etorriko da gero; aizkolariak, harri-jasotzaileak eta trontzalariak. Eta egunari Fermin Balentziak emango dio amaiera, musikaz, gauerdian, karpan.

Herriko kuadrillen eguna

Euskaldunen artean kuadrilla ia ezinbestekoa da. Haren barruan badago dantza eta parranda egiterik, baita festetako egun bat antolatzerik ere. Eta hori egin dute etxarriarrek. Kuadrillen Eguna ospatuko dute bihar herritarrek.

Eguerdian, golf zelai birziklatuan jolasteko aukera izango dute haurrek. Ondoren, bertsolaritzak ere lagunartera egingo du salto: Maialen Lujanbiok, Jon Maiak eta Eneko Lazkozek kantatuko dute, 13:30ean, plazan.Gainera, kalejira izango da 19:00etan, gaztetxetik abiatuta. Kalean jira eta bira ibili ondoren, gaztetxean dantzatzeko aukera egongo da, baita kalean ere. KOP eta Nafarroa 1512 taldeek joko dute, gauerdian. Hala, festa giroa ostegunera arte izango da Etxarri Aranatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.