Japoniako pop kulturaren jaia

Manga eta animeren inguruko ekimenak eta 'cosplay' eta lolita erakustaldiak egingo dituzte Zornotzan

Erredakzioa
2011ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Nazioarteko moda guztiek ez dute zertan Ameriketako Estatu Batuetatik etorri. Hala frogatzen du Zornotzan azken bost urteotan egin den Mangamore jaialdiak. Igandera arte, Japoniako komiki (manga), marrazki bizidun (anime) eta mozorro jai (cosplay) koloretsuan parte hartu ahalko dute zaleek.

AEBetako kultura Hollywoodeko filmen bidez heldu da, eta Japoniakoa, berriz, marrazki bizidunen bitartez iritsi da. Hitzaldiez eta kontzertuez gain, koreografia eta musika lehiaketak, proiekzioak eta Japoniako kirolen erakustaldiak egingo dituzte.

Mozorroak protagonista nagusiak izango dira aurten. Cosplay —manga edota anime pertsonaiez janztea— erakusketa bat eta nazioarteko lehiaketa egingo dituzte.

Horrez gain, Japoniako lurrikara-tsunami eta hondamendi nuklearrak lekua izango dute aurten, biktimak gogoratzeko gune berezi baten bitartez.

Janaz ikasteko eta gozatzeko aukera ere egongo da: hango pintxo modukoak, kafea eta gozoki tipikoak zerbitzatuko dituzten bi jantoki paratu dituzte. Gosea sortzeko, berriz, ikastarotxoak egingo dituzte: Lolita estiloko mozorroarentzako apaingarriak egiten irakatsiko dute, baita mangak marrazten, kaligrafia, origamia, animerako-bikoizketa zein Japoniako xakean jolasten ere.

MANGAMORE JAIALDIA

Noiz. Bihar arte, egun osoz.

Non. Zelaieta zentroan (Zornotza, Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.