Iñaki Salvador eta Ainara Ortega musikariek Kantaginjazz ikuskizuna taularatuko dute Sondikako Kultur Etxean. Ikuskizun horretan, euskal kantagintzako abeslari ospetsuen melodia eta hitzak jazz musikaren hotsekin nahasiko dituzte bi musikariek. Hala, Mikel Laboa, Xabier Lete eta Amaia Zubiriaren lanak Ray Charles eta Nina Simonerenak diruditen abesti bilakatzen dituzte emanaldi bakoitzean.
Euskal musikagintzaren esparruan oso ezaguna da Iñaki Salvador piano jotzailea, eta Euskal Herriko musika izan da beti haren lanaren mamia. Mikel Laboarekin 25 urtez lanean aritu zen, eta parte hartu du beste hainbat abeslari eta talderen diskoen grabazioetan, hala nola Oskorri, Mikel Markez, Mikel Urdangarin eta Amaia Zubiriaren lanetan. Egun, Musikenen irakasle dabil.
Ekimen horretarako, Ainara Ortegarekin bat egin du, Salvadorrek berak eginiko bertsioei ahotsa jar diezaien. Kantaginjazz ikuskizunerako, hainbat estilo eta erritmoko melodiak prestatu dituzte, eta soul, be bop eta bossa hotsei hurbildu nahi izan dute.
Uda osoan Euskal Herrian zehar aritu dira ikuskizuna eskaintzen, eta arrakasta handia lortu dute agertokira igo diren bakoitzean
'KANTAGINJAZZ', IÑAKI SALVADORETA AINARA ORTEGA
Non. Sondikako kultur etxean (Bizkaia).
Noiz. 20:00.
Sarrera. 5 euro.
Jazza euskaraz abesten da
Iñaki Salvadorrek eta Ainara Ortegak kontzertua eskainiko dute gaur Sondikako Kultur Etxean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu