Jean Christophe Lafaille, gizon txikia bezain alpinista handia

2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Metro eta hirurogei zentimetroko garaiera zuen, baina alpinismoaren erraldoietako bat izan zen Jean Christophe Lafaille. Alpeetan eta Himalayan bereak eta bi egin zituen, diziplina anitzetan egin ere: kirol eskaladan, alpinismoan, zortzimilakoetan... Euskal mendizaletasunaren lorpenetako baten lekuko izan zen: Alberto Iñurrategik eta biek elkarrekin osatu zuten Annapurnako zeharkaldia, 2002an. Hamalaugarren zortzimilakoa zuen Iñurrategik; arantza ateratzeko modua Lafaillek —Pierre Beghin laguna hil zitzaion Annapurnan, 1992an—. Mendian eman zuen azken hatsa Lafaillek ere; Makalun hil zen, 2006ko urtarrilean, neguko lehen igoera osatu nahian zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.