Joaldun aritzen da bera ere, baina azkena izaten da gehienetan joareak janzten. Urteak dira gainontzekoak janzteko ardura hartu zuela, eta horretan aritzen da urtero-urtero Joxemari Fagoaga Iturengo herriko etxeko sabaian. Larrua gerrira bota, liztaz estutu, joareak jarri, eta sokarekin gogor lotu. Teknikaz eta ohituraz. Ez da alferrekoa haren lana. Joareak ongi lotu ezean, nekeza izan liteke joaldunaren ibilaldia.
Festa giroan, zu serio aurpegiz.
Tokatzen zait. Beste batzuk ere aritzen dira joaldunak beztitzen. Guri joareak lotzen erakutsi zigunarengandik hurbilena ni ibili nintzen, agian, baina ia edozeinek egin dezake.
Denbora bat behar du joaldun bakoitzak janzteko.
Ahal den hobekien jartzea komeni da, eta horregatik tiratu behar da gogor. Denbora bat ere utzi behar zaio joaldunari, soka ongi har dezan, eta saihetsak-edo harrapatu gabe.
Teknika bat behar da nola lotu jakiteko, beraz.
Gure ardura da horiek lotzea, bai, baina jartzen dituenak ere behar du jakin soka non ibiltzea gustatzen zaion. Jartzen dituenak jakin behar du nola lotu, baina baita joaldunak ere. Ez pentsa dena jartzailearen kargu denik, norberak jakin behar du non ematen dion min eta non ez.
Joxemari Fagoaga. Iturengo joalduna
«Joaldunak ere jakin behar du joareak nola lotu, ez soilik jartzaileak»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu