Komunikazioa
Jose Antonio Vera, Efe-ko presidente berria
AGENTZIAK. SEPI elkarteak Jose Antonio Vera kazetaria izendatu du Efe agentziako presidente, Alex Grijelmo ordezkatuz. Grijelmo 2004. urtetik ari zen kargu hori betetzen. Vera, berriz, La Razón egunkariko zuzendaria izan zen 2000. eta 2005. urteen artean. Gaur egun, egunkari horretako argitalpenen zuzendaria zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu